XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZAURREA Txarrik ez dala zerbait onik ez dunik, dio Txomin Garmendia`k liburu ontan, esaera zar bat aitatuz.

Berarekin ere orixe gertatu dala esan genezake.

Orain urte batzuk, etzun berak pentsatuko, ezta beste iñork ere, denbora asko gabe euskal idazle biurtu bear zunik.

Zer dala-ta aldaketa ori? Artarako gaia, Txomiñek betidanik eukiko zun berekin.

Bañan doai ori izkutuan eta estalita zegon.

Ta etzan illunpetik atera ta argitara azalduko, kamioan ezbear latz ura izan ez balu.

Klinikako egonaldi luze ta oñazetsuak pasa ondoren, etxean egon bearreko egun aspergarriak etorri ziranean, denbora zerbaitekin bete bear, eta denbora pasa ortik bere lenengo liburuaren izenburua idazteari ekin zion.

Ta, eman zitun frutuak euskal jendearen gustokoak zirala ikusirik, are ta gogo geiagorekin bere langintza berri ortan segi.